Azken honek adierazi duenez, bulego honetan, «ezintasunen batduten pertsonak, etorkinak, lan-munduan sartzeko arazoak dituztenemakumezkoak, gazte trebatu gabeak eta 45 urtetik gorako pertsonak lanmunduarekin harremanetan jarriko ditugu ».
Horretarako beren lan bideragarritasunaren azterketa eta orientazioprofesionala eskainiko zaie, baina era berean, behin lanpostuan hasita,lehen egunetarako laguntza ere emango zaie, «hala behar badute,egokitzapen-prozesua errazagoa izan dadin».
Aranaren arabera, «enpresei ere zerbitzua eskaintzen diegu, asebete behardituzten lan eskarien aurrean». Era berean, «behar dituzten pertsonarikgaituenak hautatzen laguntzen diegu eta bazterketa jasateko arriskuandauden pertsonak kontratzearen onura ekonomikoez ereinformatzen ditugu, gaur egun badaude eta».