Ikuskizuna hiru istorio independentekosatzen dute, Neskatxen Txirigota izeneko errepertorioko hirutxirigotatan oinarrituta:
La tela te lo vale ikuskizuna Piojiton, kaleko merkatuan, kokatuta dago, eta bertan lau emakume ijitok generoa salduko diete mauka bila dabiltzan etxekoandreei. Saldu eta erosi egiten duten emakume horien arteko elkarrekintza bereziaren ospakizuna da.
Las emigrantas, Cadizko erromantze-generoaren egokitzapena da, eta bertan biziraupenerako bidaia bat deskribatzen dute lau etorkin cadiztarrek, kanpotik datozenekiko elkartasunarekin eta ulermenarekin emango diotelarik azken ukitua saioari.
Cambio de estado. Bertan, neska-talde bat euretako baten, Shariren, ezkondu aurreko agurra ospatzera aterako da. Laneko, maitasun kontuetako eta familiako gatazkak azaltzen joango diren gau zoro baten ondoren, Sharik pentsatuko du beharbada onena bere egoera ez aldatzea izango dela.
Informazio gehiago Chirigoticas-en ekitaldian, agendan.