Atzo Legazpiko Arrano tabernan Martxoan Bertsoako herri txapelketako laugarren eta azken kanporaketa egin zuten. Hiru taldek parte hartu zuten, guztiak legazpiar bertsolariez osatuta eta «kanporaketa faseko saio bizienetakoa» eskaini zutela diote Urretxu eta Zumarragako Bertso eskolako kideek.
Hala eta guztiz ere, talde batek ere ez zuen lortu datorren larunbatean Gaztelekuan ospatuko duten finalerako sailkapena. Aurtengoan beraz eta iaz ez bezala, Urretxu eta Zumarragako bertsolariek jantziko dute lehiaketako txapela. Atzoko kanporaketako irabazleak Oketaberria taldeko bertsolariak izan ziren: Eneko Iriondo, Ibon Sotil eta Iker Azpeitia.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide