Bazkideek elkartzen jarraitzen dute. Baina leku hura erosoaez zenez berregituraketa egin dute, eta burutzen duten lana «kanpora»zabaltzea erabaki dute udaleko eta elkarteko arduradunek.
Apiriletik aurrera igandero Urretxuko kultur etxean izangodira. 11:30etik 13:30era txanponen edo posta-seiluen inguruko zalantzakdituen edozeinek hara joan ahal izango du, informazioa eskatzera edoadituen aholkuak jasotzera.
Batenbatek kajoian, ustekabean, antzinako bilduma bateangordeta edo aitona-amonen gauzen artean aurkitutako mota horretakomateriala hara eraman eta aldatu edo tasatzeko aukera ere izango du.
Horrez gain, aurrerantzean Aldaketa elkarteak gordeta duenmaterialarekin erakusketak egiteko asmoa du. Izan ere, urte hauetanguztietan seilu eta txanpon ugari biltzeko aukera izan dute, etaegoitza aldatzearekin batera herritarrekin lana hedatzeko bidea ikusidute. Filatelian edo numismatikan interesa edo zalantza duteneiigandeetan gerturatzeko gonbidapena egin die Aldaketa elkarteak.