Hilketa «onartezina» dela kalifikatu zuten, «ikuspegipolitikotik eta etikotik», eta erantzun posible bakarra «ETAren etahura babesten dutenen kontrako errebeldia» dela adierazi zuten. Ezhilketarako, ezta ere ondorengo «isiltasunerako» arrazoi politikorik ezdagoela azpimarratu zuten.
Galdera-erantzunen atalean, Inma Albisuak (EAE-ANV) hitzaeskatu zuen eta PPko eta PSE-EEko zinegotzi gehienek aretotik alde eginzuten. Albisuak Arrasaten jazotakoaren aurrean «samina eta tristura»adierazi zuen, «Carrascoren senitarteko, lagun eta alderdikideeielkartasuna» agertuz. PSE-EEren bozeramaile Mikel Serranok «elkartasunhorren zintzotasunean sinistea zaila» egiten zitzaiola adierazi zuen,«besteak beste minutuko isilunean altxatu ere egin ez zaretenean».«ETAri nahikoa da esatea zuen eskuetan ere badago» esan zien,«ideiak eta proposamenak indarkeriarik erabili gabe bideratudaitezkeelako». EAJren bozeramaile Sagarnak, besteak beste, «honekinguztiarekin amaitzeko akordio batera iristeko premia» azpimarratu zuen.