Kaleak garbitzeko zerbitzuaren baliabideak zabaldu egin dira
Otsailaren bukaeran Urretxuko Udalbatzak kaleen garbiketa zerbitzua UTEFCC-Zerbitzuri esleitzea erabaki zuen. Asteartean Zumarragako osokobilkuran ere hala egin zuten. Horrela Zumarragak eta Urretxukelkarlanean beste pauso bat eman dute, eta hala nabarmendu zutenalderdien ordezkariek, «oso positiboa» dela.
Zerbitzuaren izendapena 1.016.607 euro kostatuko da, eta«nabarmen hobetuko du zerbitzua», Anton Arbulu alkateak adierazizuenaren arabera. «Baliabideak eta ordutegiak zabalduko dira, eta 14,5lanpostu egonkortu. Ordutegia ere zabaldu egingo da, eta, besteakbeste, goizean egiten diren garbiketa lanetan insonorizaziorakobaliabideak oso kontuan hartuko dira». Bi udalerriek, gainera,arduradun bakarra izango dute arlo horretan.
Alderdi guztiek baiezkoa eman zioten esleipenari, EzkerBatuak izan ezik; Urretxun adierazi zuten bezala «Udalak langileakzuzenean kontratatzearen aldekoak» direla nabarmendu zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide