Bertan, Martxoaren 8a, zergatik egun hau emakumeentzat? izenburupean,Ermuako emakumeek abian jarritako hainbat egitasmo ikusteko aukeraizango da eta ondoren honen inguruko solasaldia izango da.
Saioan, orain arte emandako pausoak eta gizon eta emakumeenarteko berdintasunerako bidea norberaren esperientzien inguruaneztabaidatu ahal izango da. Era berean solasaldian gai honen inguruansortu litezken kezka, zalantza edota ideiak azalduko dira, bertarajoaten direnen parte-hartzearen baitan.
Antolatzaileek adierazitakoaren arabera, «giro atseginahareagotzeko, kafea ere izango da». Ekitaldira interesa duen edozeindago gonbidatuta.
Tailerrak
Bestalde, Urola Garaiko Mankomunitateak antolatuta, BerdintasunPlanaren inguruko bigarren tailerra izango da datorren astelehenean.
Honetan, mendekotasuna duten pertsonen zaintza izango damintzagai eta arlo honetan planak zehazten dituen ekintzak etadiagnosiak agerian jarritako egoera. Tailerrak doan dira eta interesaduen edozeinentzat irekiak. Parte hartzeko nahikoa da aldez aurretikizena ematea Urola Garaiko Berdintasun Arloan, 943 25 00 98.