Zintzo Mintzo diruz laguntzeko hitzarmena onartu zuten Zumarragan
Horren arabera elkarteak aurrera ateratzen dituen jardueretarako 49.068,76 euroko diru laguntza emango diote aurten. Jarduera horietan Otamotz aldizkaria eta atari digitala, Gazte Lokala, Bertso Eskola eta jaietan egiten dituzten ekitaldietarako diru laguntzak biltzen dira.
Era berean, hitzarmenaren arabera, eta bi udaletako Euskara Batzordeek hala eskatuta, Zintzo-Mintzo Kultur Elkarteak Euskara Biziberritzeko Planaren hainbat arlo garatzeko lankidetza eskainiko die bi udalei, eta horretarako propio langile bat kontratatuko du egun osoz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide