Atari honetako agendan sekula sartubaldin bazarete, ohartuko zineten bere sendotasunaz, izanere, bertan jasotzen ditugu urtean zeharreko emanaldiak (zinea,antzerkia, …) edo ziklokakoak (zineklub butak 21ek antolatutakoak,Martxoan bertsoa, esate baterako) eta baita hilero hilero Urretxu etaZumarragako kultur zerbitzuek bidaltzen dizkigutenak ere.
Baina gaurkoan, agenda elikatzeaz bainokontsultatzeak aritu nahi dugu, zer aukera eskaintzen dizkigukontsultatzeko?
Horretarako menu nagusian gaudela,nahiz eta eskuineko zutabean datozen egunetako ikuskizunak etaemanaldiak ikus ditzakegun, goiko menuan "agenda" hitzasakatuko dugu.
Besterik gabe, martxoko lauki osoaagertuko zaigu. Eta laukiaren lehen lerroan ikusiko dugu erdi erdianmartxoa 2008. Horrek esan nahi du ikusten ari garen agenda hilabeteeta urte horri dagokiela.
Hilabete osoa ikusteko bi aukeraditugu, bata, besterik gabe, agendan klik egin eta azaltzen zaigunaeta, bestea, "ikuspegi laua" sakatzean ikusten duguna.
Agian hilabete osoa ikusi ordez,asteko emanaldien berri nahi dut, horretarako "aste osoa"sakatu eta hor izango dituzu egunez egun.
Edo egunean zehar dagoena baino ezbadut ikusi nahi, "egunekoa" sakatu eta listo.
Orain arteko ikuspegiak ikuspegi"ohikoenak" dira, normalean jendeak erabiltzen dituenak,bai atari digital honetan, bai beste edozein ataritan. Baina gureagendak beste bi aukera ditu benetan interesgarriak eta praktikoakdirenak.
Saiatzen gara ekitaldi bakoitzari mailabat ezartzen: antzerkia, dantza, mendi irteera, kirola, zinema,tailerra, … Hortaz, antzerki zale porrokatua banaiz, "mailak"hitza sakatu eta han aukeratu "antzerkia" eta kronologikosailkatutako zerrenda ikusi ahal izango dut.
Bukatzeko, agendak berak badubilatzaile bat bere lana ederki asko egiten duena, horretarako"bilatu" hitza sakatu eta "Sartu hitz gako batzuk…"dioen leihatilan idatzi aurkitu nahi duzuena eta listo!
Beno, amaitzeko, ariketa pare bat:
- Zein egunetan ematen dute Irina Palm filma? Bi aukerak baliatu: mailak eta bilatzailea.
- 2008ko abenduaren 5ean zein antzezlan ikusteko aukera izango dugu?