Luzapenek, giharren tentsioa murrizten eta mugimendu libreagoa lortzen laguntzen digute.
Luzapen metodoak, suabeak, motelak eta pertsona bakoitzaren gihar-tentsiora eta malgutasunera egokituak izan behar dute. Ariketa fisiko bat burutzen hasi aurretik, tartean eta ondoren egin daitezke. Era berean, bizitzako edozein jardueratan (lanean, aisialdian…). Luzapenak erregulartasun batekin egiten baditugu, bere onurak azkar sentituko ditugu: gihar-tentsioa murriztea, gorputza erlaxatzea, mugimenduen koordinazioa hobetzea, minei edo lesioei aurre hartzea eta zirkulazioa bizkortu eta hobetzea besteak beste. Luzapen bat egiten dugunean ez da inoiz minik sentitu behar, tentsio suabea sentitu eta hau 30 segundutik minutu batera mantendu behar da gutxienez. Tarte honetan, tentsioa nola jaisten den sentituko dugu. Tentsioaren sentsazioa asko jaisten bada, gehiago gehitu diezaiokegu. Luzapenari arnasketa motela, kontrolatua eta erritmikoa gehitzea garrantzitsua da. Arrakasta, erregulastasunean eta neurritasunean dago.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide