laister egin behar alde,
preso lehenik, gatibu gero
zenbat egoera grabe…
Mila komeri bizi ta gero
sosik eta lanik gabe,
Zumarragara etorri eta
bizitza hor parez-pare,
zenbat une zail ta irrifarra
galdu gabe hala ere!
Pasio handi bat beti buruan
musika izan da bera,
danborrarekin festarik festa
batera eta bestera.
Gero danborrak egiten ere
maisu handi izan zera,
musikarekin gu alaitzea
izan da zure aukera,
emandakoa eskertu gabe
behintzat ezin dugu gera.
Apirilaren lehen egunean
poza eta zoriona,
laurogeita hamar urte ez dira
inondik inora broma!
Zure anekdota eta kondairek
oraindik daukate sona,
etorkizunen ere mantendu
irri ta umore ona,
etxeko denon partetik jaso
mila zorion aitona.