Kontatzenden istorioa aski sinplea da, kalean elkar topo egiten duten bimusikarien arteko maitasuna. Mutila kalean aritzen da bere abestiakjotzen. Neska Txekiatik iritsi berria da, musika atsegin du etapianoa jotzen uzten diote denda batean. Mutilak bihotzean mina du,bakarrik geratu zen bat-batean, neska lagunak ezer esan gabe aldeegin zuenean. Neska ez da bere mutil lagunarekin ondo konpontzen.
Itxurazez du ezer askorik kontatzen filmeak, eta argumentuak ez du misteriohandirik, baina elementu apur horiekin filmeak asko esaten du etaasko ematen du. Entzuten diren abestiak filme honetarako egin zirenespreski, eta haien eskutik egiten du aurrera filmeak. Ez diraapaingarri gisa bakarrik ageri, beste askotan gertatzen ohi denbezala, filmeko narratibaren osagai garrantzitsuenak dira ia.
Zuzendaria,John Carney, eta antzezlea Glen Hansard, “The Frames” taldeirlandarrean aritutakoak dira eta bien arteko ulermen hori pantailanisladatzen da eta nola gainera. Hansardek kamera aurrean egiten duenlana benetan ona da, antzezlea izan ez arren dohaiak badituelaerakusten du eta filmearen zama bere bizkar gainean darama.Zuzendariak modu nahiko pertsonalean filmatzen du istorioa,dokumental kutsua ematen duten teknikak, travellingak eta planoluzeak ederki nahasten ditu pantailaratu nahi dituen emozioenarabera.
Urteroazaltzen da ia inor konturatu gabe filme txikitxo, atsegin eta goxobat, askorentzat aurtengoa ”Once” da.
Edozein iradokizunizanez gero edo, besterik gabe, gurekin harremanetan jartzeko:butak21@hotmail.com