Iberoko aurrelariak oso bolada txarra pasa du arazo fisikoak tarteko, eta pilotan jokatzeko gogo handia duela adierazi du.
Eskuin eskuan ebakuntza egin zioten, hiru hilabete eman zituenpilotan jokatu gabe eta gaur Ederrenan jokatuko duen norgehiagokaebakuntzaren ondorengo laugarrena da. Aspe enpresako arduradunek probagogorra jarri diote, «sentsazio onak berreskuratzeko aproposa».
Irujo joan zen astean itzuli zen frontoira, TolosakoBeotibarren. Ordutik hiru partida jokatu ditu, eta horietatik biirabazi. Maila ona erakutsi du, eroso jokatu du eta, ohi bezala,beldurrik gabe aritu da.
Maila handiko laukotea
Martinez de Irujok gaur Oskar Lasa izango du atzean. IgandeanGasteizko Ogeta pilotalekuan amaituko den eskuz binakako txapelketanIberokoaren bikotekidea izan behar zuen Lasak.
Irujok eta Lasak Xala eta Goñi III.arekin neurtuko dituzteindarrak. Xala aurrelaria bikain aritu zen aurreko asteburuan eta bialdiz irabazi zion Titini. Fernando Goñik, bere aldetik, Astelenapilotalekuan jokatu zuen azkenekoz eta maila onean aritu zen. Partidaikusgarria izango da beraz Ederrenan eskainiko dutena.
Partida gehiago
Martinez de Irujok jokatuko duen partida gaurko jaialdikobigarrena izango da. Aurretik Larralde eta Arruti, Uriarte eta GalartzaVI.aren aurka ariko dira. Bi bikote horiek lan ona osatu dute BigarrenMailako txapelketan, eta jokatuko duten partida ikusgarria izateaespero dute antolatzaileek.
Ederrena pilotalekuan gaur jokatuko diren partidetara joatekoasmoa dutenek 661 25 90 09 telefono zenbakira dei dezakete sarrerakeskatzeko. Frontoiko txarteldegian ere salgai jarriko dituzte sarrerakpartidaren aurretik, 25 euroan.