Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolako kideak ariko dira kantuan,bi herrietako zenbait musikariren laguntzarekin. Jon Goenaga pianoan,Asier Alkorta gitarra jotzen, Gorka Lasa bateriarekin, Aritz Ormazabalbaxuan izango dira, besteak beste, baina gehiago ere izan daitezke.Aste Santua tartean egokitu denez, gaur egingo dute azken entsegua,batez ere azken ordukoak lotzeko. Dagoeneko bertso sortak prestdituzte, eta emanaldiaren antolaketari azken ukitua besterik ez zaiofalta.
Estilo desberdinak
Bertso-sortei laguntzeko ohiko bertso doinuak eta beste motabatzuetakoak joko dituzte: «Sabina, Pinpinela, Eagles edotaMetallicarenak, estilo oso desberdinetakoak», diote antolatzaileek.
Emanaldi horrekin Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolakantolatutako eta otsailean hasi zen egitarau oparo bati amaiera emangozaio. Adin guztietakoentzat mota askotako ekitaldiak izan dira;ikastaroak, txapelketak edo ikuskizunak, beti ere bertsoa protagonistaeta oinarri zutenak.
Antolatzaileek guztia prestatzeko lan asko egin dute,asteburu guztietan izan direlako ekitaldiak, zenbaitetan bat bainogehiago gainera. «Balorazio oso positiboa egiten dugun arren, hurrengourteetan egitaraua agian zerbait moztuko dugu». Dena den, guztiaamaitutakoan azterketa sakonagoa egingo dute.
Webgunea
Bertso eskolak zubertsotan.net webgunea jarri du interneten aurten. Martxoan Bertsoa ekimenekogora-beherak plazaratu dituzte, saioak iragarriz eta ondoren iruzkinakidatziz. Baina webguneak askoz harago joan nahi du: urte osoan zeharbertso eskolaren jardunaren berri ematen segiko du.