Eskaintza zabaldu daiteke
Izena kultur etxean bertan eman behar dute ikastaroetan aritunahi dutenek, datorren asteartetik apirilaren 10era bitartean ohikoordutegian. Tailerren iraupena 20na ordukoa izango da, eta 30 eurokokuota ordaindu beharko da.
Leku kopuruaren gehienekoa eta gutxienekoa mugatu egin dute.Tailerrak burutu ahal izateko gutxieneko jende kopuru batek emanbeharko du izena. Era berean, gairen batek aparteko interesa sortukobalu eskaintza zabalduko lukete kultur etxeko arduradunek. Bestalde,norbaitek beste tailerren baten inguruko interesa izango balu,proposatzea besterik ez daukala iragarri dute, eta antolatzeko aukeraaztertuko dute.
Gaiak aukeratzerako orduan «interesa eta aniztasuna» hartu dituzte kontuan, gai oso desberdinak jorratuko dira.
Irakasleak eta arduradunak gai bakoitzean adituak dira, etaordutegiak oraindik zehazteke daude. «Ziurrenik arratsaldeko azkenorduan izango dira, baina hori izena ematen dutenen arabera erabakikoda», diote kultur etxetik.
Tailerrak
- Kiromantzia
- Eskultura-zeramikarako hastapena
- Nola ikusi artelan bat. Arte garaikidea
- Nola biziraun etxean
- Imitaziozko eko-bitxiak
- Artearen Historia
- Literatura
- Masajea eta erlaxazioa
- Erreflexoterapia
- Grafologia
- Makilajea
- Sabel-dantza