Urretxura ekarri zuten Segurola, hiletara
Ostiralean ordu batzuk Urretxun izan zen Joseba Segurola euskal presoa.Murtzian (Espainia) dagoen kartzelatik Nerea arrebaren hiletara ekarrizuten. Ertzaintzaren presentzia handia zegoen Urretxuko Tourseko Martin Donea elizaren inguruan iluntzean.
Elizkizunaren ordurako ertzainek itxi egin zituzten elizarakokaleak, eta inguruan bildu zen jendeari ez zioten hurbiltzen utzi.
Bertan egondakoek adierazi digutenez, mezatan Segurola elizaren bazter batean egon zen poliziezinguratuta. Elizkizuna bukatutakoan Ertzaintzaren autobatean eraman zuten. Segurolari elkartasuna adieraztera hainbatherritar bildu zen alde zaharrean, baina ezin izan zuten Segurolaelizara sartzen ikusi. Animo oihuak jaurti zituzten. Tentsio uneak izanzituzten ertzainekin, baina istilurik ez zen lehertu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide