Kirol berria da, «motorraren eta txirrindularitzaren tartekoeremuan hara eta hona ibili dena», dio Iker Esnalek, Euskadiko trialtxapeldunak. «Interes kontrajarriak izan dira, eta horrek kalte egindio kirolari, ez dio aurrera egiten uzten, ezta ezagutzera ematen ere.Gaur egun orokorrean Euskadi mailan gaztetxoak dira trialeandabiltzanak eta gurasoak dira azpiegitura mantentzen dutenak».
Bizikleta zale amorratua
Esnalen kasua ez da hori izan; duela lau urte ekin zion, etaaurretik bizikletan ibilitakoa zen. «Txikitan ogia erostera erebizikleta hartuta joaten nintzen». Lehenengo mendiko bizikletarekinhasi zen, gero errepidekoan aritu zen. «Bizikleta erabat ahaztuta izandudan tarte bat ere pasa nuen, baina berriro berreskuratzeko gogoaagertu zitzaidanean, lanean ari nintzen eta entrenatzeko denbora gutxinuen. Hortaz, trialarekin hasi nintzen. Honetarako ez da erresistentziafisiko handirik behar».
Txapelketak prestatzerako orduan entrenatzea beharrezkoa da.Gaur egun Esnal Erratzuko hondakindegira joaten da; «hango harriguztiak ondo ezagutzen ditut». Lokatz gehiegi dagoenean Ipar Haizerajoan ohi da. «Han harri batzuk badaude, baina norbaitek eskatu dudagoeneko harriak kentzea, haurrentzako arriskutsuak direlakoan. Niikusi nautenean konturatu dira han zeudela, aspalditik baitaude».
Egokitutako leku bat
Kirol mota horretan aritzeko eta entrenatzeko egokitutako lekubaten beharra ikusten du. «Momentuz Udalak Eitzako parkean, FieldTargeteko tiro lekuaren ondoan toki bat utzi dit, baina han ez dagoharririk oztopoak egiteko, eta ez litzateke gehiegi kostako harrirenbat edo beste jartzea. Dena den, haurrek ez dute bide egokia harajoateko, eta horrela gaztetxoengan sustatzea zaila da. Nik proposatuizan ditut beste toki batzuk, ea zer gertatzen den».
Zale gehienak Euskaltrial elkartean daude: «Bertan gurasoakantolakuntza lanaz arduratzen dira eta seme-alabak bizikletanibiltzeaz». Txapelketetan zonaldeak bereizten dituzte, eta bakoitzaosatzeko bi minutu inguruko denbora dute parte-hartzaileek. Bizikletagainean doanari laguntzeko motxileroa ibil daiteke, arazo mekanikoren bat izanez gero konpontzeko erremintak edo ura eramateko, adibidez.
Esnalek trialsinean aritzeko denbora soberan ez duela dioenarren, gazteagoei laguntzeko prest agertu da. «Normalean gurasoekbultzatuta hasten dira, eta probetan eta lehiaketetan haiek egitendituzte epaile lanak eta bestelakoak». Bere kasuan aita jarraitzaileizan du, baina semeak bultzatu zuen bizikletaren mundura: «Mendizaleazen baina orain errepideko txirrindularitzara pasa da, eta asteburuetanni ere banoa».
«Fisikoa bai, baina trialsinean esperientzia da garrantzitsuagoa»
iker Esnal, Euskadiko trial txapelduna
Zumarraga
Oztopoak oreka mantenduz gainditu behar diren arren, ez dela kirol arriskutsua azpimarratu du Esnalek.
Iker Esnal (Zumarraga, 1981) Euskadiko trial txapelduna da, eta asteburu honetan Teruelen (Espainia) jokatuko den Estatuko bike trial txapelketako proba batera joango da. Euskadiko txapelketa uztailean hasiko da. Beretzat zaletasuna da triala.
Zer da garrantzitsuena kirol honetan aritzeko?
Trebezia, lehiaketan zaudenean kontzentrazioa, indarra eta oreka dira arlorik garrantzitsuenak.
Arriskutsua al da?
Ez, ez delako abiaduran egiten. Erortzera zoazela argi ikustenduzu eta hanka jarri edo salto egiten duzu. Askoz ere arriskutsuagoa daerrepideko txirrindularitza, hor abiadura baitago, eta jende gehiagoinguruan. Dena den, jendeak arriskutsua dela uste du eta entrenatzenari zarenean batzuei gustatzen zaie; baina badira mina hardezakezulakoan-edo oihu egiten dizutenak.
Ba al dago uzteko edo hasteko adin idealik?
Gero eta lehenago hasi, hobe. Gaur egun haur asko dabiltzakirol honetan. Bost urterekin hasitako haurrak badira eta gaur egun15-16 urte dituzten gazteak bikain ari dira, mundialetan eta. Uztekoere ez dut uste adin bat dagoenik. Nirekin dabiltzan asko 30 urtetikgertu daude. Izan ere kirol honetan fisikoa bai, baina esperientzia dagarrantzitsuagoa, eta proba ugaritan egon izanak asko balio du.
Zenbat bizikleta dituzu?
Trialerako bakarra daukat, eta nahikoa. Mekanika aldetikzertxobait jakitea komeni da, hemen ez dago trialean bereziki aritzenden mekanikorik edo dendarik. Benito Ros munduko txapeldunak musu-trukkonpontzen ditu lehiaketetan. Bizikletak eta materiala saltzen ditu,baina gero asko arduratzen da mantenmenduan laguntzeaz.