Urretxuko eta Zumarragako Goiargi abesbatza bere 25. urtemugaospatzen ari da aurten. Ospakizunen tartean Donostiako Orfeoia ekartzea«polita» izan zitekeela pentsatuta, larunbatean gauzatuko dakontzertua, dio Lurdes Idiakez Goiargiko kideak.
Hiru kontzertu bereizi
Orfeoia ekartzea ez dela lan erraza izan gaineratu duIdiakezek. «Bagenekien Foru Aldundiarekin Gipuzkoan urtean zeharzenbait kontzertu emateko hitzarmena duela. Horregatik Aldundira jogenuen gurera ekartzeko eskakizuna egiteko. Horrelako kalitatea duentaldeak Urretxun edo Zumarragan kontzertua eskaintzea aukera paregabeazela ikusi genuen».
Abesbatzaren 25. urteurrenaren harira, apirilaren 20an PasaiaMusical abesbatzaren kontzertua ere izango da Mertzedariar lekaimeenelizan, Zumarragan. Apirilaren 26an, Zumarragako Udalak antolatuta,Tirri Tarra taldeak eta Goiargik kontzertua emango dute Zelai Ariztiparke berrian.
Pirritx eta Porrotx, igandean
Haurrek, gaztetxoek eta gurasoek Pirritx eta Porrotx pailazoen Eskerrik askoazken ikuskizuna Ederrena pilotalekuan ikusteko parada izango duteigandean, 17:00etatik aurrera. Pirritxen eta Porrotxen lagun MariMototsek mototsak galduko ditu, minbiziaren kontrako botikak hartzearenondorioz. Pailazoek gaia haurrei hurbilduko diete alaitasuna galdugabe.
Pailazoen emanaldira joateko sarrerak bost euroan saldukodituzte. Salmenta honako egunetan eta orduetan burutuko da Ederrenafrontoiko leihatilan: datorren larunbatean arratsaldeko 17:30etik20:30era bitartean. Igandean bertan ere sarrerak erosteko aukera egongoda, eguerdiko 12:30etik 13:30era bitartean, eta arratsaldean16:00etatik emankizuna hasi arte, 17:00ak arte.