Aurreko urteetan ez bezala, taberna bakarra izango da. Azokanaurki daitezkeen produktuak eskainiko dituzte jateko eta edateko,salneurri mugatuarekin. Asmoa ez baita azoka tabernen inguruanantolatzea, artisauak eta artisautza protagonista izan daitezelabaizik, antolatzaileen hitzetan.
Jakiak eta bestelakok
Guztira 50 postutik gora egongo dira Antzinako Azokan, etatartean bertakoak ere izango dira. Jakiez gain, beste produktu batzukere ikusi eta erosi ahal izango dira. Bestetik, artisauak bertan egongodirenez, ekoizpen prozesuaren inguruko edozein zalantza argitzekoaukera izango dute bisitariek.
Ikuskizunek eta musikak ere izango dute tartea. Guztira seianimazio ikuskizun egingo dituzte, beti ere Euskal Herriko historiaoinarri hartuta. Ordu finkorik ez dute ezarri; goizean hiru etaarratsaldean beste hiru burutuko dituzte, azokan dabilen jendekopuruaren arabera.
Horrelako ekitaldiek toki berezia gorde ohi diete haurrei,eta aurten ez da gutxiagorako izango: loreen txokoa, egurra lantzekogunea, beiragintza tailerra eta beste zenbait egongo dira. Era bereanegurrezko jostailuekin jolasteko eremua mugatuko dute. Guztia jaigiroarekin eta antzinako apaindurarekin lagunduta egongo da.
Ohiko azoka bihar
Antzinako azoka ospatuko dela eta, larunbatean izaten den ohikoazoka bihar, ostirala, egingo da Zumarragako plazan. Trafikoari etaaparkalekuei dagokienez, Euskadi plaza eta Legazpi kalea itxita egongodirela hartu behar da kontuan, Udaltzaingoak adierazi duenez.