LarunbateanKoadrilen arteko Herri Kirol txapelketaren hirugarren edizioa jokatukoda Gernikako Arbola plazan 17:30ean hasita eta ekitaldiak ikusminhandia sortu du Urretxu eta Zumarragan. Horren lekuko da Soraluze etaKrak tabernetan martxan jarritako porrak daraman ildoa.
Hiru taldejarriko dira aurrez-aurre, adinaren arabera sailkatuak, bakoitzeanzortzi lagun arituko direlarik. Pueyo Garraioak, iazko irabazleak, 30urtetik beherakoek osatuko dute, Krak taldea 30 eta 40 urte bitartekoekosatuko dute eta Cafes Aitona beteranoek.
Probei dagokionez, zazpi egin beharko dituzte, harrian 50 kiloko bola30 aldiz altxatu, lokotxak, txingak, ingudea, fardo altxaketa, trontzanhamar ebakialdi 45 ontzako enborrari eta aizkoran 54 hazbeteko bi enborebaki beharko dituzte. Antolatzaileen arabera, Urretxu-ZumarragakoHerri Kirol Elkartea, "parte-hartzaileak inoiz baino prestakuntzasakonagoa egin dute". Gaur egingo dute azken entrenamendua.