Mendijurren omenezko proban Xabier Perez izan da lehena helmugan
Andoaingo Txirrindulari Elkarteko Xabier Perez (01:10:09) izan zenlarunbatean jokatutako Mendijurren omenezko txirrindulari probanirabazlea. Lasterketa kadete mailako txirrindularientzat zen, etaUrretxuko irteeran 88 parte-hartzaile elkartu ziren; helmugara 68iritsi ziren.
Perezen ondoren Sicesal taldeko Mikel Mitxelena sartu zenhelmugan 22 segundora, eta beste lau segundora Jesus Garcia GaldianoConstrucciones taldekoa. Taldekako sailkapenean Azpiru, Galdiano etaAmpo sailkatu ziren lehen hiru postuetan.
Bataz besteko abiadura 34,87 kilometrokoa lortu zuten.«Kategoria honetan aipagarria da datu hori, azkar joan ziren etagainontzekoan ere lasterketa oso ondo joan zen», diote Goierrikoek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide