Nola ospatu duzu garaipena?
Errexala elkartera joan ginen afaltzera, Gasteizko AldeZaharreko euskaltzaleen elkartera. Han bildu ginen bertso eskolainguruko 25 bat lagun. Afaldu eta jai apur bat egin genuen gero.
2005ean irabazi zenuen Araban azkeneko txapela. Berreskuratzeko gogoa zenuen?
Bai, oso pozik nago. Ikusten nuen azkenaldian hutsune batneukala, pixka bat beheraldian sartuta banengo bezala. Ilusioarekinhartu nuen txapelketa, eta bertsotan egiteko gogoz nenbilen. Eta gogozzaudenean eta saria ematen dizutenean poza bikoitza izaten da.
Saioan zeundela, txapela irabazteko aukerarik ikusten zenuen?
Bukaeran aukeraren bat bai. Lehenengo fasean oraindik ez,nahiko berdintsu zegoela ikusten nuen, baina bukaeran kontent samargeratu nintzen nire saioarekin. Kartzelako lana pozik egin nuen etaaukeraren bat banuela pentsatu nuen. Gero, nire izena entzun nuenean,zirrara berezia egin zidan.
Nola ikusi zenituen gainerako bertsolariak? Saioaren emaitzarekin pozik?
Hitz batean esateko, ondo. Erregularra izan zen denon aldetik.Denok egin genituen gauza politak eta denok egin genuen laprasten bat.Baina ikusten nuen nahiko parekatua zegoela guztion aldetik. Manexikusi nuen ondoen, beharbada. Buruan nuen buruz bururako hautagai batizango zela. Saioa ez da berdin entzuten goitik eta behetik, bainaorokorrean ondo zihoala banekien.
Nola prestatu duzu txapelketa?
Prestaketa berezirik ez dut egin. Uda ostean hasi ginen biltzenastero koadrilarekin, eta hori izan da egin dudan prestaketa guztia.Azkenaldian beharbada gehixeago, txapelketako saioak direla eta,jarraiagoa izan da.
Kakiturriko koadrilari eskaini diozu, hain zuzen, txapela.
Bai, nire bertso bizitza haien inguruan dabil oraintxe bertan.Koadrilan bildu, afaldu, bertsotan egin eta gozatu. Ez da saiorik saioibiltzea edo ez-dakit-nora iritsi behar dugula. Hor sortu dugu giro bateta horrela bizi nahi dugu. Haiei esker nabil ni ere bertsotan. Horrekanimatzen du bat. Banekien aurten irabazten banuen beraiei zor niela.Jakinda, gainera, talde horretako ordezkari bakarra ni izan naizela,Juan Mari Juaristi kanpoan geratu delako. Txapela zor nien.
Estua izan da txapelketa, ezta?
Oso estua izan da. Kanporaketa zailak izan dira. Finaletikkanpo geratu dira hiru bat bertsolari finalean egoteko modukoak,lasai-lasai egon zitezkeenak. Horrek ere bere grazia ematen diotxapelketari. Aurten sei hauek izan gara, hurrengo urtean auskalo.
Maila gero eta hobea den seinale?
Araban, atzera begiratuz, erradiografia bat egiten badugu, geroeta bertsolari gehiago datozela ikusiko dugu, eta ondo lehiatzekomodukoak, gainera. Beti sortzen ziren bertsolariak, baina goiko mugahori pasatzea kosta egiten zen. Orain heltzen direnak goraino heltzendira eta edozeinekin lehiatzeko moduan daude.
Lehiaketetan ibiltzen ohitua zaude?
Eskarmentua badaukat. Hamabosgarren txapelketa da, etaesperientzia bat badaukat pilatuta, nahiz eta urtero desberdina den.Urtero tentsio diferentea dago. Urtero urduri jartzen naiz, baina bai,badakit zer den txapelketa eta uste dut inkontzienteki baldin bada erelaguntzen didala.
Lasai hartzen dituzula ematen du.
Kanpoko itxura bat da, eta barrutik doana beste bat. Hasierakomomentuetan gaizki pasatzen dut baina gero, behin txapelketan sartuta,hor zaude eta dena ematera zoaz. Urteekin hori lortu dut. Txapelketannago eta ahalik eta ondoen egitera goaz, baina posible da hankasartzea. Geure buruak prest egon behar du hori guztia jasateko. Etaurteek hori ematen dute.
Euskal Herriko finalean, noizko?
Hori gauza zaila da. Euskal Herriko bertsolaritza oso indartsudago gaur egun, oso profesionala da. Eta Euskal Herriko finaleanpentsatzen duenak izugarrizko lana egin behar du. Ez da nire helburuainondik inora ere. Nire helburua lagunekin bertsoez gozatzea da.Gustatuko litzaidake arabar bat finalera iristea, baina ez dut uste niizango naizenik.
Informazioa gehiago:
–> Araba Euskarazera Asier Otamendirekin
–> Asier Otamendi: San Prudentzioren begiko bertsolaria
–> Boteprontoan: Asier Otamendi
–> Asier Otamendi Wikipedian
–> Asier Otamendi, Bertsozaleen webgunean
–> Asierren bideoa Bertsoplaza webgunean