Bisitariak gerturatzen azoka zabaldu bezain pronto hasizirela dio Goilore lore-dendako Begoña Cruzek. «Bertakoak bazeuden,baina kanpoko jende asko ere etorri zela ikusi genuen. Lankide batekkomentatu zidanez, Segurako lore azoka izan zen egunean oso eguralditxarra egin zuen, eta horregatik baliteke igandeko eguraldi onakkanpoko jende gehiago erakartzea gurera».
Landare bereziak
Lore ebaki gutxi zegoen azokan. Gehienbat kanpoko eta barrukolandareak zeuden salgai eta ikusgai. Nere Urrutia lore-saltzailearenarabera landare bereziek, oso ezagunak ez direnek, izan zuten arrakastagehien. Koipe botila txikia zeramaten olibondo nanoak, sustraiakkokoaren itxura zuten palmondo nimiñoak, landare aromatikoak…
Haurrentzako tailerrak
Umeak oso gustura ibili ziren azokako antolatzaileekprestatutako tailerretan. Hiru zeregin desberdin zeuden aukeran: lorelehorrak, landareak landatzen ikastekoa eta lore ebakiekin sortakegitekoa.
«Umeei asko gustatzen zaie, guk landareak landatzenirakasteko tailerra eskaini genuen eta umeak pozik ibili ziren. Loreaketa landareak landatzeko aukera bazuten, baina umeek nahiago dutelandareak landatzen ikastea. Azken batean, jaten duten tomateak nolaeta nondik ateratzen diren ikustea gustuko dutelako».
Zozketak
Sei postu jarri zituzten azokan, eta postu bakoitzeko landarelote bat zozkatu zuten. Jaso gabe dauden loteak kultur etxean harditzakete zortedunek datozen egunotan.