Irrintzi taldeak Dantza Jaialdia antolatu du larunbaterako. Ekitaldia19:30ean hasiko da Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Lekua mugatuadenez, eta sarrera doan bada ere, txartela hartu beharko da leihatilan,18:30etik aurrera. Pertsonako lau txartel har daitezke gehienez.
Ekitaldian publikoaren parte-hartzea bilatuko dute, horixeizango da aurtengo berritasuna, taldekoen arabera. Sorpresa izatearrenez dute argitu parte-hartze hori nola bultzatuko duten. «Familia giroaegon ohi da ikuskizunean, eta testuinguru horretan bilatuko duguikuslearen kidetasuna».
Dantza mistoak
Horrez gain, «inoiz baino dantza misto gehiago» aurkeztuko dituIrrintzik, bai haurrekin, bai helduekin. Helduan saioan, esatebaterako, Zuberoako Fandangoa hala izango da. Hango talde batekerakutsi zigun eta nobedadea da guretzat». Nolabait ere Zuberoakprotagonismo berezia izango du jaialdian, «makil dantzak ere hangoukitua hartuko du».
Jaialdian ehun haurrek eta 25 helduk hartuko dute parte.Aretoa betetzea ziurtzat dute, eta ia urtero izaten da sarrerarik gabekalean gelditzen den bat edo beste.
Dantzariez gain musikariak ere izango dira oholtzan. EndikaAlzelai txistuaz eta txirulaz arduratuko da, Zuhaitzaren Soinuakolektiboko kideak txalapartaz, eta Aitor Areizaga soinuaz.
Iazko jarduna berezia izan zen, Irrintzik 40. urteurrenabetetzen zuelako. Baina aurten ere badituzte erronkak. Hala nolalarrain-dantza ikastaroa antolatzeko asmoa dute. «Urtero Santa Isabeljaietan dantzatzen denean betikoek dantzatzen dugu, baina jendeaerakartzen du. Beti pentsatu izan dugu aproposa litzatekeela ikastaroaantolatzea, eta aurten egingo dugu, maiatz aldean edo».
«Helduak, ongi etorriak»
Dantza taldearen egoera «oso ona» da. Batez ere haurrenparte-hartzea oso nabaria da. «Helduak, ordea, gutxiago daude, eta osogustura hartuko genituzke animatzen direnak, dantzariak zeinmusikariak», diote.
Datozen asteetan inguruko herrietan izango diren DantzariTxiki egunetan parte hartuko dute, hala nola Legazpikoan hilaren 27an.Gero Zumarragakoa iritsiko da, maiatzaren 18an. «Azkenaldian Eitzakojaien barruan antolatu izan dugu eguna, hango ekitaldi bezala, etaaurten ere hala egingo dugu». Horrekin batera Santa Isabel jaietakoekitaldien antolakuntzari ekingo dio taldeak, uztailaren 2an izatenbaita garrantzitsuena.