Aldiri kiroldegia goizeko 07:30ean zabaltzen hasi diradagoeneko. «Kirola goizean goiz egitea gustuko dutenei aukera horieskaini nahi diegu».
Horrez gain, indoor edo areto estaliko bizikletaren eta pilateseko ikastaro gehiago jarriko dituzte. 08:00etatik 09:00etara indoor bizikleta ikastaroa egingo dute, eta ordutegi berean pilates ikastaroa ere aukeran izango da.
Larunbat-igandeetan kiroldegiko zerbitzuak eta guneak alokatuahal izango dira, beti ere federatutako kirol jarduerarik ez badago.Larunbatetan 09:00-14:00 eta 16:00-20:00, eta igandeetan 09:00etatik14:00etara zabalik egongo da Aldiri.
Sei makina berri
Muskulazio gelan sei makina berri jarri dituzte, 12.000 eurokoinbertsioa eginda: hiru bizikleta finko, bi zinta eta eliptiko bat(iraupen-eskian egin beharreko mugimenduak eragiten dituena).
Gelan aurrerantzean kirol-monitore bat egongo da,aholkularitza lanak egiteko. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:30etik20:30ra eta astearte eta ostegunetan 10:00etatik 11:00etara egongo damuskulazio gelan. Sonia Bernabek hiru urte daramatza muskulazio gelarajoaten: «Oraindik makina berriekin ez naiz ohitu, baina gela honetankirola egitea gustuko dut, batez ere aerobikoa», dio.
Kiroldegiaren erabiltzaileen iritziak jaso nahian inkestaprestatu dute. «Bezeroen iritziak eta eskariak jaso nahi ditugu,etorkizunean egiten ditugun hobekuntzak eskariarekin bat etortzeko».
25 urteko jarduera: 600 erabiltzaileren kirol topagunea
Datorren irailean hogeita bost urte beteko dira Aldirikiroldegia ofizialki inauguratu zutenetik. 1983 aurretik ere kiroljarduerak hasita zeudela dio Antton Rodriguezek. Hasieratik ari daAldirin lanean.
«Datu gisa, kirola federatuta egiten dutenen artean gehienakgizonezkoak dira, eta ikastaroetara etortzen diren gehienakemakumezkoak». Hogeita bost urte horietan partida ugari ikusi dituRodriguezek Aldirin: «Gogoan dut, esate baterako, nesken eskubaloikoErreginaren Kopako azken txanpa, Urolak ekarritakoa».
2000. urtean berritu zuten kiroldegia. 2004an, elurrarenpisuagatik sabaia erori eta gero, kiroldegiko egitura aldatu eginzuten.