Bertso-saioan ondoko bertsolariek parte hartuko dute: XabierSilveira, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Fredi Paia, Nerea Elustondoeta Jesus Mari Irazu.
AHT Gelditu! Elkarlanak egun hauetan jakitera eman duenez,maiatzaren 4tik 31ra AHTren aurkako herri ekimen ibiltaria burutukodute, Abiadura Handiko Trenak egingo lukeen ibilbide guztia zeharkatuz.
Gelditour
Gelditour izenarekin eman dute ezagutzera egitasmoa. Cortesen(Nafarroa) hasi eta Donostian bukatuko da, eta Euskal Y-ren ibilbideguztia gurutzatuko du. Horretarako herriz herri furgoneta batekinibiliko dira.
Donostian manifestazio eta jaialdi banarekin amaituko duteegitasmoa. «Beraz, Urretxuko bertso saioa, Gelditour ekimena hasi bainolehenago, berori herritarrei gerturatzeko asmoarekin burutu dugu»,diote Elkarlanetik. Maiatzaren 14an izango da Gelditourreko furgonetaUrretxun.