Errenteriako taldeak larunbatean dantzatuko du, etagainontzekoek igandean egingo dute ikuskizuna. Batzuk dantza taldeakdira, eta beste batzuk kantu taldeak.
Dantzaldia
Talde modura aurkeztuko diren kideez gain, dantzarako gogoaduen edozeinentzat ere tartea izango da. Larunbatean 21:00etatikaurrera eta igandean jaialdiaren bukaeran egongo da dantzaldiherrikoian aritzeko aukera.
Taberna ere jarriko dute festa gunean, Andaluziako jatorrizkoproduktuekin. Igandean taldeek feria-tokian bazkalduko dute, eta halanahi duenak mokadutxoa egiteko aukera izango du.
Aurtengo Apirileko Feria Jose Luis Sardiña taldekidearenomenez egingo dute. Iaz hil zen, eta igandean haren senitartekoeioroigarria emango diete.
Larunbatean, feriaren inaugurazio ekitaldian, Errenteriakotaldeaz gain Zumarraga-Urretxuko eta inguruko andaluziar dantzataldeetako ikasleek ere erakustaldia egingo dute. «Taldeko kide batekeskolak ematen ditu, eta ikasleek egindako lana erakutsiko dute».
Beste herrietan bira
Aurten ez dute posible izan zaldiak ekartzerik; bainaantolatzaileen arabera giroa ez da faltako. Boreal taldekoak hasi diradagoeneko beste herri batzuetako ferietan parte hartzen; aurrekoasteburuan Andoainen izan ziren, eta hurrengoetan beste zenbaitherritara joango dira. «Guri egindako bisita itzultzea tokatzen zaigu.Andoainen estreinatu ditugu aurtengo koreografia berriak; Zumarraganoraindik erakutsi gabe ditugu».
Taldean gora-behera handirik ez da izan iaztik. Andaluziakodantzak ikasteko interesa duen edonori irekita dago. Asteburuko ferianere parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.