Garai hartan Engracio Aranzadi zen Gipuzkoako ordezkaria,Silverio de Zaldua zumarragarraren lagun mina zena. Bere ordezkaritzabukatzear zegoela, Aranzadik beharrezkoa ikusi zuen Gipuzkoan BuruBatzarra osatzea, eta Zalduarekin batera eraketa Zumarragan egiteaerabaki zuten.
Batzokian
Prestaketetarako Zumarragako Batzokiko lagunengana jo zuten,garai hartan, Jakaren arabera, Diego Urdangarinen dendaren solairuartekoan zegoenera. Beren asmoaren berri eman eta zumarragarrenonespena eta laguntzarako eskaintza jaso zuten. «Basilio FernandezLekuona eta haren lagun Laureano Buscak hartu zuten horren arduranagusia», adierazten du idatzian Jaka historialariak.
Beharrezko baimenak eskatu zirela jasota dago udal agirietan,eta karlistek ere horren berri bazutela adierazten dute garaikokronikek. Mikel Aizpuru historialari gabiriarrak bere tesian dioenez,bildutako jeltzaleak karlisten egoitzaren aurretik pasatzerakoan«zalapartaren bat edo beste» izan zen, baina besterik gabe ekin ziotelajeltzaleek Antiorako bideari, euripean. Dena den, gauean ere izan zenkarlisten eta jeltzaleen arteko zalapartarik.
Antion meza entzun zuten «txistulariek lagunduta elizarasartu eta gero», Jakaren arabera. Santiago de Aldak eman zuen meza, etamusika jartzeaz Silverio Zaldua, Jose de Eizagirre eta Isaac LopezMendizabal arduratu ziren; «giroa berotzearren, izugarri hotza baitzeneta bertara joandakoak ondo bustita zeuden, seroraren etxean hezetasunpixka bat kendu ahal izan bazuten ere».
Batzarra
Meza bukatuta, batzarrean bildu ziren. Ordu horretarako Bizkai Buru Batzarreko kideren batzuk ere iritsiak ziren Antiora.
Bozketa bukatu zenean, presidentea leihora irten eta jendeariemaitza jakinarazi zion. «Momentu hartan elurra egiten zuen, bainajendea zain zegoen; eta hala adierazi zuen arduradunak emaitza: Eraontan aukera izan da Burugaria Ignacio Lardizabal, Dinagusia OrdekoaAniceto de Rezola, Batzar lagunak Felipe Zulueta, Conrado Egaña etaIsaac Lopez Mendizabal jaunak», idatzi zuen Jakak. Aizpururenarabera hautagaiak Aranzadik proposatutakoak ziren, eta bere buruanahita utzi zuen zerrendatik kanpora.
Bazkaria Antion
Gipuzku Buru Batzarra formalki eratu ondoren 200 pertsonakbazkaldu zuten Antioko serora-etxean; jai giroan egindakobazkalostearen ondoren jaitsi ziren herrira.
Festak Batzokian jarraitu zuen, eta tartean Toribio Alzagaidazleak hitzaldia egin zuen. 1908ko egun haren berri ematen duenaktaren dokumentua Lazkaon dago.
Ehun urte geroago, igande honetan, egun hura gogora ekarrieta «Zumarraga, Urretxu zein ingurukoek elkarrekin ospatzeko» ekitaldiaantolatu du EAJk. Etzi duela ehun urte Antion egin zuena baino giroatseginagoa egingo duen esperoan daude.
Ospakizuna Antiotik Zumarragako plazara igande honetan
Zumarragako EAJren Tokiko Batzarrak eta Gipuzku Buru Batzarrakurteurrena gogora ekartzeko ospakizuna elkarrekin antolatu duteiganderako. Goizeko hamaiketan Zelai Arizti aretoan alderdiarenurteurrenean irakurritako dekalogoa gogoratuko dute, Joseba EgibarGBBren presidentea bertan dela. Musikarekin eta irudiekin hornitukodute ekitaldia, jai giroan. «Ez da ekitaldi formala izango, etaguztiontzat irekia egongo da», diote antolatzaileek. Ondoren Batzokikoikurrina igo eta Zumarragako plazan burruntzian erretako haragiarekinhamaiketakoa egiteko aukera izango da. Haurrentzat atal bereziaprestatu nahi dute, jokoekin eta puzgarriekin, beti ere eguraldiaklaguntzen badu. Horregatik, adin guztietako zumarragarrak etainguruetakoak gonbidatu nahi dituzte festara.
Informazio gehiago
–> Anton Arbulu, Zumarragako alkateak, gai honi buruz idatzi zuen iritzia.
–> Gipuzku Buru Batzarren webgunean