Hona hemen jardunaldi hauetako egitaraua:
EZ DOK-BADOK AMAIRU.JARDUNALDIAK
• NOIZ: apirilaren 17, 18, 24, 25ean. (ostegun eta ostiraletan)
• ORDUA: 19:00etan
• NON: 24ko ekitaldia izan ezik (Kultur Etxeko zinema aretoan egingo dena) beste guztiak Santa Ana Antzokian.
• ZER: “Ez dok-badok amairu ” lelopean, gai honen inguruko jardunaldiak. Taldea osatu zuten hainbat kideren eskutik beren bizipenen, sentipenen berri entzuteko eta partekatzeko aukera.
Apirilaren 17an, ostegunean.
Ez dok amairu bereizi eta taldeko hainbat kidek bide berriak urratzeari ekin zioten. Horrela, batzuek, Mikel Laboak eta Artze anaiak, “Ikimilikiliklik” saioa ematen hasi ziren. Beste batzuek, ordea, iparraldeko hainbat artistarekin batera, “Zazpiribai” osatu zuten—besteak beste: Ugutz Robles Aranguiz, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lurdes Iriondo, Manex Pagola, Pantxoa eta Peio…
• HIZLARIAK: Manex Pagola, Pantxoa Carrere, Peio Ospital. Pantxoa eta Peiok kanta batzuk ere abestuko dituzte.
• GAIA: Zazpiri bai. Izan zenaren arrastotik.
• NON: Santa Ana Antzokian
Apirilaren 18an, ostiralean
Arantzazun bada argazki mitikorik, bai, ezin ahaztu Ez dok amairu-ko taldekoek bertan ateratakoa, gazte-gazte, ilusioz eta ametsez beterik. Zer gertatu zen horretaz guztiaz? Hainbaten helburuak eta xedeak bete ote ziren?
• HIZLARIAK: Benito Lertxundi, Jose Luis Treku (Oskarbi taldeko kide bat) eta Pako Aristi. Tarteka bertan ere izango ditugun Oskarbi taldeko gainerako kideek kanta batzuk abestuko dituzte.
• GAIA: Euskal kantagintzaren eta olerkigintzaren bide uherretatik haratago, esperantzarik ote?
• NON: Santa Ana Antzokian
Apirilaren 24an, ostegunean.
IKUS-ENTZUNEZKOA eta solasaldia: Oñatiko Zine Klubarekin elkarlanez Ama Lur filma ikusi eta gurekin izango dugu Nestor Basterretxea, filmaren zuzendarietako bat.
• GAIA: “Ama Lur”, ahalaren eresi epopeiakoa.
• NON: Kultur Etxeko zinema aretoan
Apirilaren 25ean, ostiralean.
• HIZLARIAK: : Joxe Mari Iriondo kazetaria eta sortze garaiko protagonistetako bat eta Arantzazutik Pello Zabala
• GAIA: Ez dok amairu sortuz eta haziz, nola joan zen? Nor bere talaiatik
• NON: Santa Ana Antzokian
Informazio gehiago
–> Andoni Salameroren artikulua Goierriko Hitzan
–> “Ez dok amairu” wikipedian
–> Argia astekariko artikulua
–> Goiena.net webgunean