Iaz hartu zuen lehenengo aldiz partegure bi herriotako bertso eskolak GR (orduan GR-12, hamabi herrikhartu baitzuten parte) delako ekimenean. Aurten 16 herrik hartukodute parte, eta hortik dator GR-16 izena. Ekimen honetan Gipuzkoakoherriek hartzen dute parte nagusiki, baina bada beste probintzietakoherririk ere (Lesaka, Hendaia, Mallabia eta Gasteiz, hain zuzen).Herriarteko txapelketa da GR-16, baina zenbait berezitasun dituena:txapelketa formalagoetan egiten denaren kontra, entzuleak izan ohidira epaile, saioan adiskidetasun giro hori nagusitzen delarik.
Zumarraga-Urretxuko bertso eskolakaurkari gogorrak izango ditu aurten parez-pare: Orio (iaztik ezagundugun taldea), Orereta (maila handiko hainbat bertsolariren kabi) etaLesaka (talde honetan kantatuko du, besteak beste, Nafarroako txapelajanztea zer den badakiten bertsolari bat baino gehiagok). Ez daerraza izango, beraz, hurrengo faserako sailkatzea, baina gureordezkariek duten guztia emango dute ahalik eta irudi hoberenaazaleratu asmoz.
Esan bezala, gaur izangodute estraineko saioa, Oreretako taldearen aurka. Oreretako taldetik,Ion Ansa, Aitor Albistur eta Aritz Casabal bertsolariek kantatukodute eta Zumarraga-Urretxuko taldetik, azken orduko aldaketarik ezbadago, Manex Mantxola, Antton Fernandez eta Gorka Azkaratek.Iluntzeko 9etan bilduko dira afaritara Arkaitza tabernan eta gaueko11ak aldean emango zaio saioari hasera. Larunbatean edo berandueneraigandean, webgune honetan bertan izango duzue saio horretangertatutako guztiaren berri, ohiko argazki eta bideo grabazioez gain.Zorte on!
GR-16 2008 – Multzoen banaketa
A taldea Lesaka A taldea Orereta A taldea Orio A taldea Zumarraga-Urretxu B taldea Goierri B taldea Hendaia B taldea Hernani B taldea Oiartzun D taldea Gasteiz D taldea Mallabia D taldea Oñati D taldea Zumaia E taldea Azpeitia E taldea Lasarte E taldea Zarautz E taldea Zestoa
Informazio gehiago (Gipuzkoako Bertso Eskolen eguna, bertso eskolakoak goenkalen, …) eta eguneratua: www.zubertsotan.net