Beloki elkarteak antolatzen duen Goñiren omenezkobinakako pilota txapelketaren finala jokatuko da asteazkenean,19:00etan, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Norgehiagokan bi zumarragarizango dira, aurrez aurre, bikote banatan jokatuko baitute: Ander Quinaeta Iñaki Cruz. Gazte horiek Agiriano eta Perez dituzte joko lagun,hurrenez hurren.
Txikitatik dabiltza frontoian
Quinak eta Cruzek Beloki pilotalekuan entrenatzen dute, CruzUrretxuko Goierri elkartekoa bada ere. Han bere kategoriako bakarradenez, Zumarragan entrenatzen du. Hamazazpina urte dituzte biek, eta«txikitatik» aritu dira frontoian. Cruzek hamar urte inguru daramatzapilotan jokatzen, eta Gipuzkoako Txapelketan eta Udaberri torneoanfinala jokatu du. Hortik pasatzeko gogoa ere badu. «Gainera entrenatzendudan frontoian bada, berezia izango da», dio urretxuarrak.
Quinaren izena gero eta gehiago entzuten da pilota munduan.Zizurren (Nafarroa) lau eta erdiko txapelketa irabazi du, eta iazTeledonosti Torneoan txapeldunorde izan zen. Irungo eta Usurbilgotxapelketetan ere finalera iritsi da zumarragarra. Pilotararakozaletasuna aitonak eragin diola azaldu du; «hortaz, ikusle fidela dut».
Ezagutza handia
Asteazkenean aurkari izango diren bi pilotariek ondo ezagutzendute elkar. Partida «zaila» izango dela uste dute. «Iñakik dejadarakoerraztasun handia du, eta eroso sentitu ez dadin azkar jokatu beharkodugu», dio Quinak.
Cruzek, bere aldetik, partida luzea izatea nahiago du, «nireatzelaria oso segurua da eta. Pilota aurrera iristen bada, beldurrikgabe eman beharko diot». Bere uztez, Quina «sendoa eta airean ona» da.Zumarragarrarentzat, ordea, bere aurkaria «bizkorra da eta defentsanondo aritzen den horietakoa».
Partida gehiago
Goñiren txapelketako final horrez gain, beste bi ere jokatukodira asteazkenean. Seniorretan Armendariz-Irureta, Huizi-Iparragirrerenaurka ariko dira; lau eta erdikoan Andreu eta Ollo buruz buru.
Garai honetan txapelketa asko egoteak eta pilotariekkonpromiso ugari izateak, finalaren data zalantzan jarrarazi du, baina,azken orduko aldaketarik ezean, finkatu dute. Goñiren omenezkoaamaitutakoan, apirilaren azken igandean Herri Arteko txapelketa hasikoda.