Antiguarekin plataformak Antiokozelaietan eraiki nahi den interpretazio zentroaren proiektuarenegoera zein den jakinarazteko prentsaurrekoa eman du. Arantxa Gabiriaeta Endika Alzelai izan ziren bozeramaileak, eta bertan jakinarazizutenez Udalak proiektuak proposatzeko ideia lehiaketa bat deitzeaerabaki du, Aierza arkitektoak proposatutako proiektuak gizartekoesparru askotan onespenik ez lortu ondoren.
Oinarriekindesadostasunak
Positiboki baloratu du Antiguarekinplataformak ideia lehiaketa egitea, baina deialdia «jasoberria» dutela eta oraindik azterketa sakonik ez dutela egingaineratu zuten prentsaurrekoan. «Oinarriak ikusi ondoreniruditzen zaigu inguruarekiko errespetua eta integrazioa ez direlakontuan hartzen, eta guretzat horrek berebiziko garrantzia dauka».
Antiguarekin plataformakoek jakinarazi dutenez «sakonkiaztertu» ondoren plazaratuko dute taldearen iritzia. Izan ere,lehiaketaren oinarriak jaso baino lehenago deitu zuten prentsaurrekoa, ideia lehiaketaren gaineko iritzia jakinarazteko soilik.
Lanarenondorioa
Plataforma sortu zutenetik zazpi hilabete igarodirenean, «gure lana fruitua ematen hasi dela uste dugu, etaoso harro gaude azken hilabete hauetan egin dugun indarrarekin etaerabilitako energiarekin. Izan ere, gure eta 2.000 zumarragar bainogehiagoren nahia bete dugula uste dugu, Antiorentzat neurri gabekoazen proiektu bat geldiaraztea; eta horrek proiektu berria eta hobeaegitea ematen duen aukera lortzea». Hilabete horietan sinadurakjasotzen jarraitu dute, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta ForuAldundiarekin bildu dira.
Bilerak
Era berean,plataformako kideak eta ordezkari politikoak Aierza jaunarekin,oinarrizko proiektuaren egilearekin, bildu dira. Egituraren tamainagutxiagotzen duen beste proposamen bat aurkeztu bazuen ere, «bigarrenhorrek ere ez zien erantzuten integrazio, ingurunearen gaineko eraginminimo eta horrelako baldintzei».
Plataformako kideekazpimarratu nahi izan dute Udalaren kontrako jarrera: «Hasieratikikusi gaitu bere helburuen kontrako pertsona talde bezala, nahiz etahorrela inola ere ez den. Taldearen interesa Antio eta bereingurunearekin bat datorren proiektu batean elkarrekin lan egitea etalaguntzea da».
Ideia lehiaketari dagokionez, bide horilehenago hartu beharrekoa zela iritzi diote. «Ez dugu ulertzenzergatik ez den jokatu horrela hasieratik. Garrantzitsua iruditzenzaigu aurkezten diren ideia horiek epaituko dituzten pertsonak,eztabaidan parte hartu duten kolektiboen ordezkariak izan daitezen,pertsona inpartzialak».
Eraikitzearen aldekoak
Horrezgain, Antiguarekin plataformako kideek «duina den zerbait»eraiki dadin interes handia dutela azpimarratu zuten. «Bainaeskatzen duguna da hemendik aurrera proiektu horren inguruan egingodiren ekintzetan Udalak aintzakotzat har gaitzala, iritzia ematekotalde bezala».
Azkenik, «xumea oso ederra»izan daitekeela gogoratu dute, eta Antion filosofia horrekineraikitzea proposatu zuten.
Orain arte argitaratutakoak
–> Antiguarekin taldeak azken ekimenen berri eman du
–> Antiguarekin plataforma ingurunearekiko errespetuzko proiektu baten alde
–> Antiguarekin plataforma aurkeztu zen atzo