Aralar alderdiak kaleratutako prentsa ohar baten bidez salatu dutenez,«Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gizarte Politika batzordeak atzera botadu Faustino Orbegozoko langileek bere egoeraren berri emateko gukeskatutako agerraldia. EAJk, EAk, PSE-EEk eta PPk beren erabakia orainarte antzerako agerraldiak egiteko oztopo izan ez den araudianoinarritu dute beren kontrako bozka».
Aralarreko eledun RebekaUberaren arabera, «badirudi hauteskunde aurreko egunetan hiritarreiBatzar Nagusi hauetako ateak irekitzen prest izaten garela, bainahauteskundeak igaro ondoren ate hori aurpegi aurrean ixten diegula;horrela lehenengo eta bigarren mailako hiritarrak sortuz». Gainerapribatizazioak lan balditzak eta zerbitzua okertzen dituela azaleratudute.
Uberak gai honen inguruan gaineratuduenez, “«ez da inola ere onargarria beste batzarkide taldeek FaustinoOrbegozo egoitzako langileen auzia udal eskumen hutsa dela esatea, izanere, gure adinekoen arretaz ari gara eta hori Gipuzkoako ForuAldundiaren eskumena da». Aralarren eledunaren esanetan, «lehen EAJk etaorain EAk, zerbitzu publikoa dena negozio pribatu bihurtzeko politikasakontzen dihardute.
Pribatizazio hori dela eta, sektoreko lanbaldintzak okertu egin dira eta, beraz, gero eta jende gutxiagok eginnahi du lan bertan. Hori gutxi balitz, zerbitzuaren kalitateak erebehera egiten du».
Bien bitartean Zumarragan larunbatero elkarretaratzeak burutzen dituzteazokan greban dauden langileak. Era berean, hala eskatu dutenadinekoak, Lazkaora eramaten hasi da Foru Aldundia Zumarragakogerontologiko berria ireki arte.
Informazio gehiago:
–> Aralarrek martxoan Aldundian egindako agerraldia eta salaketa
–> ELAk apirilaren 17an argitaratutako agiria
–>Geriatrikoko langileak udaletxean kontzentratu dira
–> Geriatrikoko erabiltzaileen familiek kezka agertu dute.
–> 2008: Geriatriko berriaren urtea
–> Geriatrikoko langileek Foru Aldundiarekin bilerak egin dituzte
–> Faustino Orbegozo Geriatrikoan greba egin zutenekoa