Pasaia Abesbatzak 25 kide ditu gaur egun, eta Isabel Manteconda zuzendaria 2003ko irailaz geroztik. Abesbatzak beste lauprestakuntza-koru ere baditu bere pedagogia-proiektuaren barruan, zazpiurtetik gorako neska-mutikoak koruetan abesteko prestatzeko.
Berriro etorriko dira
1993an ekin zion bere ibilbideari, Madrilgo Euskal Etxeankontzertu bat emanez. Sortu eta lau urtera Javier Busto konpositore etazuzendari ospetsuak Izarapean lana eskaini zion taldeari. 1999an Mitxelenaren 120 Canciones popularesliburua aurkeztu zuen abesbatzak Donostiako Victoria Eugenia antzokian.Pasaiako korua maiatzean itzuliko da Zumarragara. Iaz Ejea de losCaballerosen koruen estatuko lehiaketan puntuazio handiena lortu zuen;horri esker kantu koraleko estatuko sari nagusira aurkezteko aukeralortu zuen, eta aurten Zumarragan izango da ekitaldi hori.
Goiargi abesbatzaren urteurrenaren ekitaldien baitan besteekitaldi batzuk ere izango dira, besteak beste hilaren 26an TirriTarrarekin batera emango duten Argi Beltz ikuskizuna.