Zelai Arizti kulturetxearen eta parkearen inaugurazio ofizialaren ekitaldi nagusiaapirilaren 27an, igandea, izango da, baina dagoeneko abiarazi duZumarragako Udalak horren inguruan antolatutako egitaraua. Abiapuntuaatzo ireki zuten Jose Antonio Sistiaga artista donostiarrarenerakusketa da. Maiatzaren 11ra bitartean egongo da ikusgai ZelaiAriztin.
Anton Arbulu alkateak erakusketaren eta inaugurazioekitaldien programaren aurkezpenean adierazi zuen bezala, Sistiagakaurkezpen gutxi behar du. «Bizirik dagoen artista garaikidegarrantzitsuenetakoa da, eta bere lanarekin lasaitasunez gozadezatela eskatu nahi diet ikusleei».
Buenos Airesetikiritsi berria, Sistiagak ez ditu margoak bakarrik ekarri, bere filmakere ikusi ahalko dira. Pelikulen berri ematerakoan Sistiagak argiutzi zuen «ikuslea nahikoa argia» dela eskaintzen duenagozatu eta ulertzeko; «ez dut zertan aparteko azalpenik emanbeharrik, irudiak eta filmak ikusi aurretik behintzat».
Erakusketan azken hamar urteetako lanak ikusi ahal izangodira orokorrean. Baina badira 1958 eta 1959an egindakoak, artistakZelai Ariztin jartzea nahi izan duelako. Sistiaga donostiarra denarren, Zumarragarekin lotura duela azpimarratu zuen. «Izan ere,nire birraitona-amonak Zozabarro baserrikoak ziren, Ezkio-Itsasondagoena. Iparragirre han hil zen, eta noizbait entzun izan dut nirebirramonak berak egindako perretxiko tortilla batek akabatu zuela»,esan zuen umorez. «Gainera Angel Cruz Jaka Legorbururekinharreman handia izan dut».
Margoez gain, datorrenostegunean botako duten Ere erera baleibuizik subua aruaren… filmerako egindakolanaren erreprodukzioa ikus daiteke erakusketa aretoan bertan.
Margoen artean erretratuak, Susurrosdelako serieko zenbait lan, eta «pianoan eginikoinprobisazioak» bezala definitu duen marrazki erotikoen sailbateko marrazki sorta bat daude. Azken arloari buruz aurkezpeneanegileak adierazi zuenez, «sesio bakoitzean hirurogeiren bategin nituen, ondoren ezer ezabatu edo gehitu gabe».
ZelaiArizti kultur etxearen inaugurazio ekitaldiei dagokienez, MikelSerrano Kultura zinegotziak eman zuen ekitaldi guztien berri.Zumarragarrak eta ingurukoak parte hartzera gonbidatu zituen, etaikuskizunak doan izango direla gogorarazi zuen.
Ekitaldiak
- Pintura erakusketa. Jose Antonio Sistiagaren lanak, maiatzaren 11ra arte.
- Film emanaldiak. Jose Antonio Sistiagaren filmak. Apirilaren 23an: En un jardin imaginado, Paisaje-inquietante nocturno eta Impresiones en la alta atmósfera. Apirilaren 24an: Ere erera baleibu izik subua aruaren…. Zelai Arizti aretoan, 20:00etan.
- Hitzaldiak. 'Hiru gizon Zumarragaren alde' izenburupean. Zumarraga hacia 1850 y Jose Javier de Uribarren (Gonzalo Duo); Jose Ignacio Aguirrebengoa. De Zumarraga a París pasando por México (Josu Ruiz de Gordejuela) eta Academia Errante eta Angel Cruz de Jaka (Jose Maria Urkia). Apirilaren 25ean, 19:00etan, kultur etxean.
- 'Argi beltz' ikuskizuna. Tirri Tarra eta Goiargi abesbatza. Apirilak 26, 22:00etan, Zelai Arizti parkea.
- Inaugurazio ekitaldia. Apirilaren 27an, 12:00etan, Zelai Arizti kultur etxean eta parkean.