Lehenbizi argazkiak dauden tokira joan beharko duzu (logikoa den bezala). Horretarako irudietan adierazi dizugun bidea jarraitu.
Behin "Multimedia" atalean zaudenean, eskuin aldean behean agertzen den moduloa agertuko zaizu. Egin klik "Argazki bildumak" jartzen duen tokian.
Behin argazki bildumen ikusgai dituzunean aukeratu bat eta sartu bertan, guk Argazki zaharren ataleko Gaztelekuko kontzertu akustikoak aukeratu ditu, baina zuk nahi duzuna aukera dezakezu! Beheko irudian markatu ditugun irudien gainean klik egin behar duzu irudi hori aukeratzeko.
Gainean klik egindakoan aukeratu duzunaren irudi bat agertuko zaizu (behean ageri den bezala). Aukeratu nahi dituzun argazki guztiak! Ondoren goiko aldean ageri den kajaren irudiaren gainean klik egin. Aukeratutako irudiak gorde egin dituzula esango dizu ordenagailuak. Baina oraindik ez da amaitu hau!!
Behean agertzen den irudiaren gainean klik egin behar dugu. Hori egitean aukeratu ditugun argazki guztiak ikusi ahal izango ditugu.
Hona hemen aukeratu ditugun argazkiak
Konturatuko zinen bezala zure ordenagailuaren pantailaren behealdean "ZIP artxiboa osatu" jartzen duen botoia dago. Botoi honen gainean klik egitean, zure ordenagailuaren disko gogorrean gordetzeko moduko fitxategia sortuko du Otamotz.com-ek. Behean ageri den pantailara eramango zaitugu.
"Disketea" ageri den gainean klik egin besterik ez duzu zure ordenagailura aukeratu dituzun argazkiak jaisteko. Orain ezin esango duzu zure herriko argazkirik ordenagailuan ez duzula!!