Ino Ugarteburu ezkiotarrak La Salle-Legazpi ikastetxean egin zituen ikasketak. Bigarren mailako ofizial egin ondoren, basoan lanean hasi zen. Alaska tabernan eta Golden dantzalekuan ere lan egin zuen. Ondoren, gurpilak saltzen, jartzen eta konpontzen dituen Otaegi enpresan hasi zen eta 39 urte daramatza jada bertan. Dena den, Ugarteburu herri-kirolen munduan da ezaguna batez ere. Atxurrarekin enborrak ebakitzen makina bat erakustaldi eskaini zituen, Goierriko aizkolari txapelketa ere irabazi zuen.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Txiki-txikitatik herri-kirolen munduan ibili naiz…
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Astegunetan ardo bat edateko eta Galeperran partidatxoa jokatzeko astia bakarrik dut. Asteburuetan mendira joaten naiz.
Bizitzeko toki bat?
Jaiotzez Ezkiokoa naiz, baina Urretxun gustura bizi naiz. Ezberdinak dira, baina biak atsegin ditut.
Ikusi duzun aizkolaririk onena?
Handiena Latasa izan dela esaten dute, baina ikusi dudan onena Mindegia da. Arrospide ere oso ona izan da.
Zer diozu gazteez?
Geroz eta aizkolari gazte gehiago daude. Aizkora berpizten ari dela esango nuke.
Egungo zein kirolari azpimarratuko zenuke?
Mari Jose Sardon. Patagonian egon da telebistarekin, judon onenetakoa da eta 125 kiloko harria altxatu du. Hori guztia ez du edonork egiten.
Fernando Alonsoren gurpilak aldatuko al zenituzke?
Ez, ez… haiena beste mundu bat da, baina batzuek dezente zirikatzen digute horren kontura.
Gurpilei behar bezainbesteko garrantzia ematen al zaie?
Gurpil kontua inoiz baino gehiago zaintzen da.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Berdin du. Ilehoriak beltzaran jartzen dira egun…
Egindako azken oparia?
Krak tabernako Maiderri lore sorta oparitu genion koadrilen arteko lehiaketan herri-kirolak bultzatzeko egiten duen lanagatik.
Eta jasotakoa?
Erregetan izango zen.
Data bat?
Koadrilen arteko lehiaketa eguna.
Neska eta mutil izen bana?
Seme-alabena: Idoia eta Mikel.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Orain arte El Diario Vascorekin ibili naiz, baina Noticias de Gipuzkoara pasatu naiz.
Gustuko telebista saioa?
Kirol saio ia guztiak ikusten ditut.
Bereziki gorroto duzuna?
Zer edo zer zehatza ikusi nahi dudanean bakarrik pizten dut.
Pelikula bat?
Ez naiz pelikula zalea.
Liburu bat?
Kirolei buruzkoak irakurtzen ditut.
Soinu bat?
Kupela taldea atsegin dut.
Usain bat?
Bilatuz gero, zizena. Aurreko batean ziza usaina zegoela esan eta bila hasi ginen, baina alferrik…
Janari bat?
Lehen oso haragizalea nintzen, baina legatza esango dut.
Ura ala…
Ardo pixka bat.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.