Testua aukeratzea (136.alea)
Testua edo testu zati bat aukeratzeko orduan askotan ezerosoa egiten zaigu saguarekin aukeratzea.
Hori ekiditeko, badaude teklatuaren bidez testua aukeratzeko modu errazak. Jar zaitez hautatu nahi duzun testu zatiaren amaieran, zapaldu ezazu shift botoia (return-aren azpikoa, gorantz begiratzen duen gezia duena) eta hau askatu gabe norabide botoiekin hasi ezkerretara, gora edo aukeratu nahi dugun testua dagoen norabidera sakatzen. Testua hautatzen hasiko da, hasieran aukeratu dugun puntutik guk markatzen diogunera (saguarekin ere egin daiteke bi puntuak shift zapalduz markatuta) Shiftekin batera kontrol tekla zapaldua mantentzen badugu, espazioen arteko hitz edo zati osoak aukeratuko dizkigu. Modu hauetan, saguarekin bueltaka aritzea ekidin dezakegu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide