Lehiaketari dagokionez, kontuan izan beharko da argazkiekeremu geografikoa ondo islatu behar dutela; «hau da, ikusi bezainpronto Urola Garaiko eskualdean egina dagoela identifikatu beharko da».
Lanak maiatzaren 30era arte aurkeztu ahal izango diraEzkio-Itsasoko udaletxean edo Uggasa garapen agentziaren bulegoan. Saribanaketa ekainaren 5ean izango da Nazioarteko Ingurumen Egunekoegitarauaren barruan.
Kontzientziak piztu nahian
Antolatzaileen arabera argazki lehiaketarekin herritarrenartean ingurumenarekiko kontzientziazioa bultzatu eta garapeniraunkorraren kontzeptua zabaldu nahi da, «gure herrietako TokikoAgenda 21ak horretan oinarritzen dira eta».
«Saritutako irudiak gure herrietan ditugun arazo ekonomiko,sozial, ingurumenekoak eta horiek konpontzezko egon litezkeen aukerakislatzen dituztenak izango dira». Epaimahaia udal eta garapenagentziako ordezkariek, eta Zumarraga-Urretxuko Argazkia eta LegazpikoIkatza argazki elkarteko kide banak osatuko dute. Ekainaren 3an hartukodute erabakia.
Sei sari
Sariei dagokienez, sei egongo dira guztira, 150 euroko bost eta 200 euroko sari berezia. Azken horrek garaikurra ere jasoko du.
Aurreko deialdietan egin izan duten bezala, lehiaketaren osteanaurkeztutako lanekin edo sarituekin erakusketa antola dezakete.Partaide bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez,paperean zein CD formatuan. Argazkilariaren datu pertsonalak, ohibezala, aparte eraman behar dira, gutunazal itxian. Informazio gehiagogarapen agentzian edo udaletxeetan eskura daiteke.