Gainzurin ipuinen irakurketak egingo dituzte, eta gero haurrek ipuin erraldoiak sortu beharko dituzte.
Urretxuko ikastetxeek Liburuaren eta Jabego Intelektualaren NazioartekoEguna ospatuko dute gaur. Gainzurin ipuin irakurketak egingo dituzteegun osoan zehar, eta Urretxu-Zumarraga Ikastolan Juul kanpainarenbitartez irakurzaletasuna sustatzen saiatuko dira ikasleen artean,beste hainbat ekintzaren artean.
Gainzurin goizeko bederatzietan hasiko dira ipuinak irakurtzen . Txikienek (3, 4 eta 5 urtekoak) Txanogorritxo ipuina entzun ondoren ipuin erraldoia osatuko dute taldeka.
Lehenengo zikloko 1. eta 2. mailetako ikasleek gauza berdina egin beharko dute Baba magikoak ipuina entzun ondoren. Bigarren zikloko ikasleek Printzesa eta pirata eta Hankaoker ipuinak entzun eta istorioa osatu beharko dituzte ondoren. Hirugarren ziklokoek ipuin bat ekoitzi beharko dute.
Ikastolan, Juul
Ikastolako bost urteko ikasleek Juul kanpainari jarraikigustukoen dituzten euskarazko liburuak aukeratu eta bozkatuko dituzte.Istorioak hautatzeaz gain, ilustratzailerik gustukoenak aukeratzekoparada ere izango dute.