Gema Zabaleta PSE-EEko zinegotziak gaur adierazi duenez, Urretxun ere "mozio etikoa" bultzatuko dute. Aurrena, bigarren indarra den EAri eskatuko diote mozioa bultzatzeko. Horretarako, EArekin hartu-emanak hasi dituztela azaldu du. EAk mozioa aurkeztuko ez balu, PSE-EE berak hartuko luke ekimena.
Zabaletak azaldu duenez, orain arte "udal politika posible egiteko espazioa bat" sortzen saiatu dira, "baina sortu dugun espazio hori zapuztu egin du ETAren estrategiak". Hau dela eta, "mozio etikoa" deitu dutena bultzatzeko konpromisoa hartu du PSEko eledunak. EAE-ANVri berriz, "politikaren aldeko apustua egin dezatela" eskatu dio.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide