IBILBIDE LABURRAri dagokionez, irteera goizeko 8:00ak eta 8:30ak artean emango zaio eta ibilbideak Pagolako lepora bitarteko, ondoko ibilbidea jarraituko du: Areizaga-Kalebarren enparantza, bidegorria, Etxeberri auzoa, Igaraberri baserria, Leturi baserria, Kortaberri baserriaren inguruak, Pagolako lepoa. Hortik aurrera bi ibilbideek bat egingo dute amaieraraino. Honen luzerari dagokionez, 24.5 kilometrokoa da eta 1.300 metroko metatutako desnibela du.
Aurtengo edizioan sartu ditugun BERRIKUNTZAK honakook dira, alde batetik antolakuntza aldetik ibilbide laburrerako, irteera mailakatua egiterik izango dela, hau da, mendizaleek 8:00ak eta 8:30ak artean irteterik izango dutela, eta bestalde, ibilbideei dagokienez, ibilbide luzean Mutiloa eta Zeraingo lurretatik ibiliko garela (Aizpita eta Mantxola baserria ezagutuko ditugu), eta laburrean Leturiaerdi baserritik gorako Pagola leporako bide bidea ezagutuko dugula. Informazio gehiago nahi izango bazenute, http://www.beitia.org webgunean jarri dugun fitxa teknikoa bisita dezakezue.
Izenemateei dagokienez, bihar ostiralean irekiko da goizeko 9:00etan izen-emateak internetez egiteko aukera. Bi herriotako polikiroldegietan zein Ostadar Mendi Taldean, datorren astelehenetik aurrera osatu ahal izango dira izenemateak.
Informazio gehiago eta izen ematea:
–> Iñaki Beitia mendi martxaren webgunea
–> Pasa den urteko ibilbide motzaren argazkiak. Jose Luis Garmendiaren eskutik.