Bihar beteko dira 5 urte Udalbiltzaren aurkako operazioa burutu zela. Operazio horren ondorioz Urretxuko zinegotzi izandako Joseba Garmendia eta Miren Josu Aranburu auzipeturik daude. Fiskalak inputatu guztientzako 10 eta 23 urte bitarteko kartzela zigorra eskatu du. Hori salatzeko bihar, apirilak 29, arratsaldeko 20:00etan “BAI UDALBILTZARI, BAI EUSKAL HERRIARI” lelopean Urretxuko Udaletxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute.
Antolatzaileen esanetan “Operazio honek, nazio eraikuntza eta udalen arteko elkarlanean emandako urratsak geldiaraztea izan zuen helburu, 22 pertsonen eta Udalbiltza zein Euskal Garapen eta Kohesio Fondoaren aurkako sumarioa irekiaz”.
Informazio gehiago:
–> Joseba Garmendia auzipetu du Garzon epaileak
–> Berria egunkarian agertutako albistea
–> Joseba Garmendia kartzelan zela eginiko elkarrizketa
–> Gara egunkarian agertutako albistea
–> EITB24n agertutako albistea