EAk kaleratutako bost puntuko adierazpenean, zera diolaugarrenean: «Gemma Zabaleta ez da pertsonarik egokiena EAriexijitzeko noiz bultzatu behar dituen ekimenak, kontuan hartuta,gainera, legealdi honetan ANVrekin izan duen elkar ulermena. Aregehiago Isaias Carrascoren erailketaren aurkako kontzentrazio eguneanalkatetzarekin adostasun batera iristen saiatu zenean, kondena hitza erabili beharrean gaitzespen elea proposatu zionean».
PSE-EEren adierazpenen desegokitasuna, bestetik, EA eta AlderdiSozialista «hizketan hasiak» zirenean etortzea ere deitoratu du.«Horrelako egoeren benetako helburua batzuek besteen aurrean merituak egitea besterik ez da. Bozeramaile sozialistak [Zabaleta] Urretxuko Udalean egin duen ibilbidea guztiz desegin nahi du».
Indarkeria gaitzesteko asmoa
Eusko Alkartasunak, hala ere, ez dio uko egin PSE-EEreneskakizunari; etikaren inguruan gutxieneko adostasuna behar dela, etaindarkeriaren gaitzespena bultzatzeko konpromisoa hartu duelajakinarazi du, eta gainontzeko alderdiekin dituen harremanak sendotukoditu. Giza eskubide guztiak pertsona guztientzat nahi ditu.
«Urretxuko Udalak indarkeriaren kontra dagoela behin etaberriz azpimarratzea ontzat jotzen dugu». Carrascoren hilketagatikmartxoaren 10ean udal bozeramaileen batzordean jorratu zen gaitzespenaez zutela alkateak eta ANVren ordezkariak onartu deitoratu du EAk.ETAren ekintzak salatu ditu, eta ANVri «indarkeriaren aurkako jarreratinkoa» adierazteko eskatu dio.
«Urretxu geldirik dago»
«Nazka-nazka eginda dagoen euskal gizartean ETAk berriro ereizua eta ikara zabaldu du», adierazi du EAk, «armak uzteko azkenoihuari muzin eginez». Horrez gain, Urretxu «erabat geldirik»dagoela-eta kezka agertu du. «Duela zazpi hilabete arau subsidiarioakgelditu ondoren, hartutako konpromisoei ez die eutsi alkateak».Aurrekonturik, proiekturik eta ekimen sinesgarririk gabe ikusi du EAkherria, eta hori iraultzeko «konpromisoa» hartuko duela eta udalpolitika «berpizteko gonbitea» egin die alderdiei.
–> Urretxuko EAren idatzia, oso osorik