Bigarren egunean, maiatzaren 4ean, Valvanera Monasteriora itzuli eta bertatik abiatuko gara eta PANCRUDO mendiko hiru puntetara (2.065 m) igo ondoren, Viniegrako Bentaraino jaitsiko gara. 16 bat kilometroko ibilbidea eta 1000 metroko igoera duena, 5 bat ordutan egin daitekeen ibilbidea hain zuzen.
Alokatu dugun aterpea Anguianoko Isla aterpea dugu, Anguianon afaldu, lo eta gosalduko dugu beraz.
Toki MUGATUAK dira, eta dagoeneko batzuk beteta daude: parte hartuko lukeen mendizaleak izena lehenbailehen eman dezan gomendatzen dugu. Irteera goizeko 7:00etan izango da, Zumarragako Parrokiatik egina beti bezala. Izena eman nahi duen mendizaleak astearte, ostegun eta ostiralean 20:00etatik 21:00etara Ostadar Mendi Taldearen egoitzara etorri daiteke (Zumarragako Kultur Etxean) edo telefonora deitu, 943723385 zenbakira izena ematearren (erantzungailu automatikoan utzi izena eta kontaktua). Bertan ere emango zaizkio argibide gehiago. Emailez ere egin dezake izen ematea ostadar@ostadar.org helbidean.
Egun hauetan ibilaldiari buruz dugun informazio guztia webgunean (ostadar.org) zintzilikatuko dugu.