Ideien lehiaketa
Garmendia etaAlbisuak aditzera eman zutenez, ideien lehiaketa «pleguakezagutu aurretik zein ondoren», gaitzetsi egiten dute. «Gureustez lehiaketarekin Udalak politika parte-hartzailearen irudialortzen du baina aurretik pentsatuta zeukana egiten jarraitzekokoartada bat besterik ez da».
Baina egoera honen aurrean,ezker abertzaleak planteamendu bat du, «alde batetik, udalteknikariek egon litezkeen lauzpabost proposamenak profilatu etaherritarrek referendum bidez erabaki dezatela».
Bestalde,«herritarrei zerbitzua emateko eta behin betiko konponbidealortu arte, pasa den legealdian planteatu zen ostalaritza moduluaalokatu dadila».
Antioko proiektuaren aurrean «ideiakoso itxiak» daudela azpimarratu zuten eta guztien artekoadostasunik ez dela bilatzen. «Ideien lehiaketan honek ez duadostasun hori lortzeko balio izango».
Gainontzeko taldeak
Honekin batera,Ayerzak aurkeztutako bigarren proiektua ezagutzera eman ez izanasalatu zuten, «bolumenean gutxitzea baloratzen dugu, etaadostasun batera iristeko egindako ahalegina ere bai».
Ideienlehiaketari dagokionez, ez omen du gainontzeko alderdi eta agentepolitikoen onespena lortu, batez ere lehiaketaren oinarriak ezagutueta gero.
Orokorrean, hitzak jakin duenaren arabera, alderdi etaagente ezberdinek ez dute uste, behin pleguak irakurrita, «ideienlehiaketa denik», oinarriak oso estuak direlako, eta hortaz,«bideratuak daudelako». Era berean, ez dute usteproiektua eta ingurunearen bateratzea nahikoa baloratzen denik etaepaimahaiaren osaketa edota aurrekontuen atalean eztabaida sortu da.
Herritarren beharrak
Albisua etaGarmendiak agerraldi publikoan jakinarazitakoaren arabera, «pleguekberriro interpretazio zentroari ematen diote garrantzia eta hortazturismoari. Gure ustez Zumarragako bizilagunen beharrak asetzea dalehentasuna eta horra bideratu beharko lirateke zerbitzuak».Gainera gogora ekarri zuten 2003an bertan behera gelditu zenegurrezko moduluaren saiakeraren ostean «aurrerapauso gutxieman dela».