Gipuzkoako Bertsozale Elkartea duelazortzi urte hasi zen “Bertsolaritza eta Ahozkotasuna” izenekoproiektuarekin ikastetxe desberdinetan lanean, eta urtez urtehedatzen joan da proiektua Gipuzkoako hainbat herritan. 36 herritan86 ikastetxek egin dute bat proiektuarekin, 2007-2008 ikasturtean6000 ikaslek hartu du parte. Datorren urtean 7000 ikasletik goraizango direla aurreikusten dute Gipuzkoako Bertsozale Elkartekoek.
Ahozkotasuna eta bertsolaritzaproiektuaren azken helburuetako bat kurtso bukaeran egiten denjaialdia da. Bertsolaritzaren bueltan lanean jardun duten neskamutilei jendaurrean aritzeko aukera ematen zaie proiekzio publikoantrebatu daitezen, horretarako beharrezkoak diren baliabideakeskainiz. Bide batez, guraso zein herritarrei egindako lanaren berrieman nahi zaie ikasleek aurreratu dutena islatzearekin batera.
Ikastetxe bakoitzeko ikasle taldebakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatu du GipuzkoakoBertsozale Elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleenlaguntzarekin. Azpimarratu behar da bertan egingo diren saio guztiakikasleen lanaren ondorio direla, hau da, emanaldiko ideiak zeinbertsoak neska mutilek landu eta sortu dituztenak izango dira, etaeurak izango dira protagonista oso eta bakarrak.
Urte osoko lanaren ondoren, osomotibagarria da ikasleentzat ikasi dutena jendaurrean proiektatzea,gainera oso aberasgarria da taldean bideratutako proiektu batkonpartitzea eta emaitzak elkarrekin gozatzea. Jaialdi honekinbatera, liburu bana emango zaio ikasle bakoitzari kurtso amaieran.Liburuak “Bertsometa” izena du, eta Gipuzkoako talde guztiakbiltzea du helburu. Talde bakoitzaren argazkia eta eurak egindakobertsoak topatuko dituzte bertan.
Gogoratu gaur arratsaldeko 7etanLabeaga aretoan (Urretxu) izango dela emanaldia eta datorren astean,maiatzaren 15ean, ordu berean Zelai Arizti antzokian