Heliografoa, hori izan zen atzoLegazpiko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleei ZumarragakoZentro Meteorologikotik gehien interesatu zitzaien tresna. JoseManuek Rodriguez, meteorologia teknikoak zertarako zen azaldu zien,gainontzeko tresnen inguruan azalpenak eman zituenbezala.
Gaztetxoek, koadernoa eta axota eskuan, oharrak hartu etagalderak egiten zituzten. Margarita Martin, Euskadiko MeteorologiaZentroko zuzendaria ere bertan izan zen, eta bisita hauekin, Igeldokozentroan aspaldi egiten ari diren bezala, «gazte-gaztetatikgizakiok kliman izan dezakegun eraginaz kontzientzia har dezaten»bilatzen dela adierazi zuen. «Sentiberatze kontua da eta lanhorretan gero eta goizago hasi hobe».
Konturatu gabekokeinuak
Martinen arabera, «oso garrantzitsua da jakiteagizakiok ohituraz eta ia konturatu gabe egiten ditugun zenbait gauza,hala nola, kotxea erabili, lehorgailua piztu edota beste zenbaitkontsumo ohitura, eragin zuzena dutela ingurugiroan». Zentzuberean Anton Arbulu, alkateak, «horrelako ekimenak TokikoAgenda 21ean sartzea» erabaki dutela adierazi zuen. «Horrelakozentro bat izateak aldaketa klimatikoan eragiten ari diren arrazoiakbehatzeko aitzakia bikaina da».
Baina zentroa bisitatzeazgain ikasleek Margarita Martinen hitzaldia izan zuten Zelai Ariztin.Bertan lainoak, meteoroak eta behaketa izan zirenmintzagai.
Maiatzean zehar bisita gehiago izango dira. «Eguraldiakontuan hartu dugu garaia aukeratzeko orduan, izan ere Igeldon egitendirenen esperientzia badugu eta neguan askotan bertan behera gelditubehar dira. Asmoa da Zumarragako zentroan, Donostian egiten denbezala, bisitak programatzea», azaldu zuen MargaritaMartinek.
Irailetik martxan
Zentroa iazko irailean jarri zenmartxan eta ordutik hona egunero bidaltzen dira bertatik datuakkomunikabideetara. Era berean, hamar minuturo Euskadiko ZentroMeteorologikora bidaltzen dira, automatikoki.
Jose Angel Garciaeta Iñigo Garrido, udaleko langileak, egunero joaten diradatuak biltzera, dagokion kontrola eramateko. Atzo ez zuten ikasleekeuri asko topatu publiometroan, baina azalpenak interes handiarekinjarraitu zituzten.