Geriatrikoko ELAko langileek lau hilabete bete dituzte greba mugagabean, urtarrilaren 16an hasi zuten, eta egoeraren berri emateko prentsaurrekoa eman dute. Bertan adierazitakoaren arabera, udal mailan, Zumarragako Udaleko Udalbatzari mozioa aurkeztu diote.
Honen bidez Udalari Foru Aldundiko Gizarte Politikarako arduradunei, negoziazio mahaian esertzeko deia egin diezaieten eskatzen diote, "behin eta berriro udal honetako arduradunek eskatu dutena bermatzeko instituzio bien artean, hau da, langileek gaur egun dituzten lan baldintzekin lanean jarrai ahal izatea». , «behin eta berriro udal honetako arduradunek eskatu dutena bermatzeko instituzio bien artean, hau da, langileek gaur egun dituzten lan baldintzekin lanean jarrai ahal izatea». Langileek, PSE-EE, EAJ, EA, PP eta EB alderdiek honen aurrean duten jarrera agertzea eskatu dute.
Era berean, berriro gogorarazi dute mobilizazio hauen bidez lortu nahi dutena , «Faustino Orbegozoko langile emakumeok garbi dugu zer nahi dugun: Lan baldintza berdinetan lanean jarraitzea eta aurrerantzean ere helburu horrekin jarraituko dugu lanean eta borrokan». Gerontologiko berrian "80 ordu gehiago eta soldataren %30a gutxiago jasoko dugu", adierazi dute langileek. Era berean, adinekoak Lazkaora eramatearekin, "guk dugun greba eskubidea urratzen dela" salatu dute.
Informazio gehiago:
–> Faustino Orbegozo geriatrikoko langileen aldeko manifestazioa egin zuen ELAk
–> Faustino Orbegozo zahar-etxeko grebalarien aldeko manifestazioan pribatizazio politika salatu du ELAk
–> Geriatrikoko langileek Udal Pertsonal Delegatuen elkartasuna jaso dute
—> Faustino Orbegozoko auzia Batzar Nagusietara iritsi da
–> Aralarrek martxoan Aldundian egindako agerraldia eta salaketa
–> ELAk apirilaren 17an argitaratutako agiria
–> Geriatrikoko langileak udaletxean kontzentratu dira
–> Geriatrikoko erabiltzaileen familiek kezka agertu dute.
–> 2008: Geriatriko berriaren urtea
–> Geriatrikoko langileek Foru Aldundiarekin bilerak egin dituzte
–> Faustino Orbegozo Geriatrikoan greba egin zutenekoa