Honez gain espatularekin egindako zenbait lan ere ikusgai izango dira eta gaztetxoen taldeak egindako hainbat ariketa ere bai. Dena den «iraileko erakusketarako utzi ditugu zenbaiten lana, aurten ikasturtea berandu hasi ginen lekualdaketagatik eta honek jardunean eragina izan du, atzeratuta ibili baikara», diote bertako arduradunek. Bai oraingo zein irailekoan pintura izango da nagusi erakusketan.
Egokituta
Bestelakoan, erabat egokitu dira leku berrira. «Aldaketarik nabarmenena argitasuna da. Leiho handiak ditugu eta eskertzekoa da. Gustura gaude, badaude aldeko eta kontrako alderdiak baina balorazioa positiboa da», diote.
Aurten, Anatomia Naturalean ikastaro berezia eskaini dute. Bukatzear dago, hamaika ikasle aritu dira eta «gustura» jardun direla diote, «oso zaila bada ere, izakion gorputzak ñabardura asko ditu eta», dio ikasleetako batek.
Ikasturtea ere azken urratsetan dago eta, hortaz, udako eskaintza prest daukate matrikulazio epea datorren hilabetean zabalduko bada ere.
Udako ikastaroa
Aurten hamabi urtetik gorakoek customizatu egingo dituzte arropak, zapatilak, poltsak… «Pazientzia handia eskatzen duen zerbait da, gauza txikietan irudiak egin behar direlako». Honez gain, margoa landu nahi duenak egiteko aukera izango du.
Gaztetxoenetan, bi talde banatzen dira sei eta bederatzi urte bitartekoak eta bederatzi hamabi urte bitartekoak. Lehenek lehenengo astean marrazkia, bigarrenean kolorea eta hirugarrenean formak landuko dituzte. Bigarren taldekoek koadroak egingo dituzte hiru asteetan.